Nekaneren bisita (martxoak 24)

Ebakuntza gela, anestesia, esnatzeko gela... zein hitz "beldurgarriak", ezta? Amaiurren ama den Nekaneri esker, hau guztia zer den ezagutu dugu eta noizbait horrelako egoera baten egotea tokatuz gero, lasai asko egon gaitezkeela ikusi dugu. Umeen ebakuntza gelan erabiltzen dituzten tresnak ikusi eta ukitu ditugu, baita haiekin jolastu ere; eta gehien gustatzen zaiguna: erizain bihurtu gara berriz ere!

Oso bisita polita izan da, Nekane. Mila esker guztiarengatik! Etorkizuneko erizainen bat gure gelan egongo da, ziur!


Quirófano, anestesia, sala de despertar... son palabras que dan "miedo", verdad? Gracias a Nekane, amatxo de Amaiur, hemos conocido todo lo relacionado con el tema y, de tocarnos vivir una situación así, hemos visto que podemos estar muy tranquilos y tranquilas. Hemos visto, manipulado y jugado con el material que utilizan en el quirófano infantil; y lo que más nos gusta: ¡nos hemos convertido en enfermeras y enfermeros de nuevo!

Ha sido una visita muy bonita, Nekane, ¡muchas gracias por todo! ¡En nuestra clase seguro que hay alguien que en el futuro querrá estudiar enfermería!


ARGAZKIAK IKUSI (klik egin)